XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ara, gizon, nik ez nizun ezer esan nai, baiña ni ere nere onetatik aterata nauka alimali orrek.

Bost minutuan ere ez du aorik ixiltzen.

Erantzun auxe eman zion andreak gure Butzel`i.

- Eta zer egin genezake? - Beste abere baten truke ematea izango degu onena.

Orrela erabaki zuten biak batean.

Luzaro zai egon gabe, Butzel`ek, artu auntza lokarritik eta an eraman zuan, urteoroko azokara.

Ba`daiteke - zion bere baitan - Jainkoaren laguntzarekin, auntz onekin, truke on bat egitea.

Azokara eldu bezin laster, asi zan inguruan begira, eta gizon zaar bat ikusten du, antzar bat saltzeko zuela.

- Ara or abagune egoki bat - esan bere buruari eta alderatzen zaio antzar jabeari, galdezka: - Aitonatxo!, nai al zenduke zure egazti ori nere auntzaren truke ematea?.

Aittonak farra egin zion eta esan: (...).